martes, 27 de marzo de 2012

WEB 2.0

Web 2.0 sarean aurkitzen diren herraminta mordoen multzoari esaten diogu. Internet sortu eta gutxinaka garatzen hasi zenean, sarera konektatu eta informazio pilo irakurri edo deskargatu genezakeen, gu interneteko irakurleak ginen eta ez parte hartzaileak. Web 2.0ri esker, gaur egun interneten bisitatu edo ikusteaz aparte, sortu, parte hartu, interaktuatu… dezakegu. Hau da, interneten sartzen garenean ez gara soilik informazio jasotzeko sartzen baizik eta informazio eskaintzeko eta konpartitzeko, besteekin komunikatzeko, gure iritzia emateko.. Honek bi rol ematen dizkigu, alde batetik interneten dauden edukien irakurle izatea eta bestetik, protagonista, sortzailea. Beraz, web 1.0ren sistema unidirekzionala atzera gelditu egin da eta gaur egun edozeinek informazioa igo, konpartitu edo deskargatu dezake, garaturiko teknologia erabiltzeko oso erraza baita.
Teknologia garapen honek iada atzean utzi ditu telebistako bideoak, autokonferentzia konbentzionalak eta aldizkari edo egunkariak bezalako veste herraminta batzuk. Hauek hezkuntza ariketen garapenaren parte ziren. Baina gaur egun, ikasleek web 2.0 erabili dezakete haien artean informazioa eta ariketak elkartrukatu dezakete haien artean. Teknologia berrien erabileraren bidez orain ikasleen ikasketa autonomoa egiteko erraztasun itzela eta baliabide ugari dituzte. Irakaslea iada ez da ezagutzak eskaintzen dituen bakarra, hezkuntza aldatuz doa eta modelo tradizionala desagertuz joango da. Irakasleak laguntza eta baliabideak eskaintzen ditu ikasleak bere kabuz teknologia berrien bidez ezagutzak lor ditzan eta gainera, teknologia berrien inguruko ezagutzak garatzen dituen heinean. Hala ere, ezin dugu ahaztu hezkuntzan web 2.0 ren erabilerak dakarren desabantaila nagusia: ekintza akademikoetarako desegokia den informazioa lortzea eta konpartitzea. Interneten ikasleek haien izaeraren garapenerako arriskutsua den informazioa ikusi edo jaso ditzakete, hala nola, pornografia, biolentzia… Beraz, kontuz ibili behar da horrekin nahi gabe ere adinerako ezegokia edo faltsua den informazio horretara heldu daitezkeelako eta horrek eragina izan haien